KARMELO BIZKARRA PDF

A medio recorrido se encuentra otra vez con el caminante conocido. Se ha logrado convertir una gripe de invierno, que es un hecho ordinario, en un hecho extraordinario. Y luego, vuelto a retransmitir por wasap. Reich, la plaga del miedo.

Author:Faukree Fenrigore
Country:Ukraine
Language:English (Spanish)
Genre:Relationship
Published (Last):18 September 2007
Pages:172
PDF File Size:6.51 Mb
ePub File Size:16.44 Mb
ISBN:996-6-52168-442-1
Downloads:11497
Price:Free* [*Free Regsitration Required]
Uploader:Fern



Facebook-en partekatu Twitter-era bidali 0 Nire artxiboetan gorde Albistea entzun Nafarroako Deierri ibarraren bihotzean. Bidegurutze batean. Ehun urteko zuhaitz baten babesean. Euskal Herriaren hegoalde eguzkitsuan. Andre Torque, Wilhelm Reich eta Luis Pelayo izan zituen erreferente, eta, gaur egun, bera bihurtu da erreferente, hainbat liburutan aletu baitu urteetako jakintza.

Berdetzen eta loratzen ari da natura. Zuhaizpe ere itxita izaten duzue neguan. Bizitzan zikloak daude. Neguan, barrura sartu behar dugu, egin dugunaz hausnartzeko eta egin nahi dugunaz pentsatzeko, eta udaberria berriz ekiteko garaia da.

Neguan hiltzen dena indar gehiagorekin jaiotzen da udaberrian. Natura bezala, gu ere berpiztu egiten gara. Apirilaren 5ean ekingo diozue denboraldi berriari. Urte berezia da. Jaiotzen garen uneak eta lekuak markatzen gaitu; eguzkiak eta unibertsoak prozesu zehatz batean daude une horretan, gure izaeran eta nortasunean islatzen dena, eta 33 urte geroago eguzkia berriz ere prozesu berean dago, jaio gineneko une berean.

Momentu hori oso egokia da gauza batzuk atzean uzteko, zaharra dena atzean uzteko, eta bide berriak zabaltzeko. Bulkada berri bat da. Zuhaizpen une horretan gaude. Eneko Landaburu medikuarekin batera osasun etxe bat zabaldu zenuen an. Euskal Herriko lehen osasun etxea izan zen.

Nola gogoratzen duzu? Esperientzia izugarria izan zen. Beste ikuspegi bat zabaldu zitzaidan. Ondoren etorri zen Zuhaizpe. Kanpotik ikusi genituen etxea eta lorategia, eta, handik egun batzuetara, jabeekin geratu nintzen etxea barrutik ikusteko. Egun horretan, sekulako ekaitza zegoen; trumoiak, tximista, euria Eguzkia atera zen, eta ondoren ortzadarra. Etxetik kilometro batera nengoela ikusi nuen ortzadarra etxeko zuhaitzetik beretik ateratzen zela.

Niretzat, seinale handi bat izan zen. Bizitzan eduki ditut horrelako seinaleak, eta onartzen ditut. Zuretzat, zer da Zuhaizpe? Eskola handia, izan dudan osasun eskolarik handiena. Asko ikasi dut, eta ikasten jarraitzen dut, ikasteko zabalik nagoelako.

Berehala ohartu nintzen nire lanean egiten dudanak emaitza onak dituela, eta pazientea, zain geratu beharrean, eragile bihurtzen denean, aktiboa denean, aldaketa datorrela. Gorputzak bere kabuz sendatzeko ahalmena dauka. Egunero ikusten dugun gauza da. Esker oneko mezu asko jaso ditugu urteotan; izan ere, pertsona askok hemen ikasi dute norberak bere barruan dituela osatzeko tresnak. Askotan esaten dut osasuna ez dela oparitzen, osasuna ez dela erosten, osasuna konkista bat da.

Milaka lagun pasatu dira Iaz, mila eta piko pertsona pasatu ziren, eta, urte hauetan guztietan, milaka. Denentzat izan da osasun eskola Zuhaizpe; niretzat eta etxera etorri direnentzat. Jende askok esaten du mugarri bat izan dela euren bizitzan. Etxea bidegurutze baten erdian dago, eta sinbolo hori ez da kasualitatea. Jende batek beste bide bati ekin dio hemen. Gurutzeak, aitzinean, sinbolizatzen zuen zeruaren eta lurraren energiak bat egiten zuela lerro horizontalarekin.

Zuhaizpe gurutze handi bat izan da pertsona askorentzat. Nolakoa da etortzen den jendea? Askotariko jendea dator, oso ezberdina: urtetik aurrera Oso larri dagoen jendea dator, minbiziarekin batez ere, baina baita bere bizitzan eten bat egin nahi duena ere.

Frantziatik, Argentinatik, Mexikotik, Portugaldik dator jendea. Borondate asko behar da hain urrunetik etortzeko, eta nik uste dut bidean jada sendatzen hasten direla. Intentzioa oso inportantea da. Xamanek esaten dute intentzioa jarri behar dela, eta, hala da, gauzak intentzioarekin egin behar dira.

Intentzioak norabide bat markatzen du. Urteotan aldatu al dira artatu dituzun gaixotasun motak? Gaur egun, antsietatea, depresioa eta insomnioa dira gaixotasunen txota, zaldia eta erregea. Euskalduna sentimendu handiko herri bat da, baina zailtasun asko ditugu emozioak adierazteko, batez ere gorputzarekin, eta aintzat hartu behar dugu azkenean beti azaleratzen dugula sentitzen duguna, era batean edo bestean, batzuetan hitzez, eta, kasurik txarrenean, gaixotasun baten sintomen bidez.

Emozioak ezin dira estali, ezta ahaztu ere, eta, blokeatzen direnean, gorputzari itsatsita geratzen dira, ainguratuta, gaixotasun fisiko bihurtu arte. Emozioak kudeatzen ikasi behar dugu, neurri handi batean analfabeto emozionalak garelako. Egungo bizimodu azkarrak eta indibidualistak eragina al du?

Gure gizartea zainketa intentsiboetako unitatean sartzeko zorian dago. Ez gara ondo bizitzen ari, birusei edo bakterioei botatzen ahal diegu errua, baina nola bizi garen galdetu behar diogu geure buruari, daramagun bizimodua egokia ote den, kanpokoa gure barrukoaren ispilua baita.

Galdera hori egiten diogu hona datorrenari, proposamen hori egiten diogu: zer egin dezakeen norberak osasuntsu egoteko. Koronabirusa zabaldu da egun hauetan. Pandemia izendatu dute. Nola ikusten duzu gertatzen ari dena zure begietatik? Kausa-efektu asko daude gaixotasun bat azaleratzeko, eta, niretzat, birus bat ez da lehenengo kausa. Daramagun bizimodua da gakoa.

Korrika eta presaka bizi gara, bizipozik gabe, gaizki elikatuz, ur kutsatuta edanez, haize zikina arnastuz Pentsatzen dugunak, sentitzen dugunak eta egiten dugunak bat etorri behar dute, baina ez da horrela izaten, eta, horren ondorioz, ez gaude gurekin ondo Gero birusak eta bakterioak datoz, baina ez dira lehenengo kausa: hirugarrena, laugarrena, bosgarrena dira.

Lehenengoa bizimodua da. Erdi Aroan, gaixotasun batzuk zeuden, eta, orain, beste batzuk agertzen ari dira, baina gaur-gaurkoz pandemia gehiago dauzkagu minbiziarekin edo bihotzeko gaixotasunekin, koronabirusarekin baino.

Bizimoduaren ondorio diren gaixotasunak dira. Orain, beldurra ari dira inokulatzen. Honi aurre egiteko ere norberak asko egin dezake. Zaindu egin behar gara. Gure emozioak eta pentsamenduak ere bai. Gaixotasuna zerbait esatera datorrela esaten duzu. Zure ondorio nagusienetako bat da hori. Batzuetan, senda gaitezen dator gaixotasuna. Katarro batek, adibidez, zerbait kanporatu behar dugula esaten digu.

Katarrein latinezko hitzak isuri, joan esan nahi du, eta hori da; kanporatu beharrekoa kanporatzen dugunean sendatzen gara. Gaixotasun txikien bidez, gorputza bere lekuan kokatzen da berriz, barruko desorekak orekatzen dira. Baraua aldarrikatzen duzu aspalditik. Gaur egun modan jarri da aldizkako baraualdia egitearena. Zergatik baraua? Baraua da terapia magna, terapiarik handiena.

Gero eta ikerketa gehiagok baieztatzen dute behinolatik datorren metodo hori zein eraginkorra den, eta ezin dugu ahaztu edo bazterrean utzi. Ameriketako Estatu Batuetako ospitale onkologikoetan ere baraua gomendatzen dute. Aldi bat dago gauza bakoitzarentzat, jateko eta ez jateko, lan egiteko eta deskantsatzeko, esna egoteko eta lo egoteko, eguzkia eta ilargia dauden bezala, eguna eta gaua dauden bezala Asko jaten dugu, eta ez da gose garelako.

Emozioak tapatzeko jaten dugu, izan antsietatea, amorrua, kezka, beldurra Haurrek eta animaliek berez egiten dute baraua gaixorik daudenean. Nire amamak ere egiten zuen, amama Sebastiana, gaixorik zegoenean, ohean sartzen zen, eta salda beroa hartzen zuen, eta hurrengo goizean ondo esnatzen zen. Gure gorputzak badu mediku bat, barne mediku bat, badakiena une bakoitzean zer egin behar duen. Guk ez dakigu gure gibelak nola egiten duen digestioa, edo gure bihotzak nola egiten duen taupaka, baina egin egiten dute.

Zelula bakoitzak bere lana egiten du, osotasunarentzat. Zelulak ez dira indibidualistak. Kolorea eta forma ere jan behar direla diozu.

DYE SENSITIZED SOLAR CELLS KUPPUSWAMY KALYANASUNDARAM PDF

EL ARTE DE SABER ALIMENTARSE: DESDE LA CIENCIA DE LA NUTRICION AL ARTE DE LA ALIMENTACION

.

JAIN JINVANI PDF

DR. KARMELO BIZKARRA

.

Related Articles